Mundua -
AEB
Espioitzari mugak jartzen dizkion legea sinatu du Obamak
Legeak I-11ko atentatuen ostean abiatutako espioitza politikak mugatzea eta leuntzea du helburu.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Barack Obama AEBko presidenteak Segurtasun Nazionaleko Agentziari (NSA) herritarren datu pribatuak biltzea mugatzen dion legea sinatu du bart.
AEBko Askatasunen Legea (hala du izena) asteartean onartu zuen Senatuak, eta I-11ko atentatuen ostean abiatutako espioitza politikak mugatzea eta leuntzea du helburu.
Goi Ganberan egindako bozketan, 67 senatarik (errepublikanoak zein demokratak) alde bozkatu zuten, eta 32k aurka. Ordezkarien Ganberak maiatzaren 13an eman zion oniritzia legeari.
Lege berriaren ondorioz, NSAk muga gehiago izango ditu herritarren telefono deiei buruzko datuak biltzeko, intimitate eskubidea errespetatzeko.
Segurtasun agentzia horren aurkako kritikak areagotu egin dira 2013an Edward Snowden CIAko analista ohiak azaleratutakoaren ondorioz. Hain zuzen ere, NSAk AEBko herritarrei espioitza masiboa egiteko programak dituela utzi zuen agerian.