Mundua -
Komunikazioa
BBCk 1.000 lanpostu murriztu eta interneteko zerbitzua indartuko du
Murrizketa horiek justifikatzeko telebista tradizionalaren gainbehera eta internet bidezko telebistaren gorakada aipatu ditu Erresuma Batuko irrati-telebista publikoak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
BBC Erresuma Batuko irrati-telebista publikoak 1.000 lanpostu murriztuko ditu, telebista interneten izaten ari den igoeraren ondorioz irabazi txikiagoak izatea aurreikusten duelako.
Hala, lizentziengatik 150 milioi libera gutxiago (211 milioi euro gutxiago) jasoko ditu BBCk datorren urte fiskaletik aurrera. Telebista bat duen Erresuma Batuko etxe bakoitzak 145,5 libera (205 euro) ordaindu behar ditu urtean irrati-telebista publikoa ikusi eta entzuteagatik.
"Murrizketa horien zergatia honakoa da: geroz eta telebista gutxiago daude etxeetan, eta, ostera, telebista interneten edota gailu elektronikoetan ikusten dutenen kopurua hazten ari da. Lizentzia modernizatu beharra dago zerbitzu digitalak asetzeko", adierazi du BBCk ohar batean.
Erresuma Batuko telekomunikazioen arautzailearen datuen arabera, helduen % 69k telebista zuzenean ikusten dute, baina 16 eta 24 urte bitartekoen kasuan, berriz, erdira jaisten da kopuru hori.