Mundua -

Krisia Grezian

Referendumaren aurkako helegitea atzera bota du Greziako Gorenak

Referendum baten deialdiaren inguruan Gobernuak hartutako erabakien konstituzionaltasunaz epaia ematerik ez dutela argudiatu dute Auzitegi Goreneko magistratuek.

'Baiezkoaren' aldeko iragarki batean 'ezezkoa' idatzi dute Atenasen. Argazkia: EFE
'Baiezkoaren' aldeko iragarki batean 'ezezkoa' idatzi dute Atenasen. Argazkia: EFE
'Baiezkoaren' aldeko iragarki batean 'ezezkoa' idatzi dute Atenasen. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Greziako bi herritarrek igandeko erreferendumaren aurkako helegitea aurkeztu zuten. Konstituzio-kontrakotasuneko helegitea atzera bota du gaur Greziako Auzitegi Gorenak.

Auzi-jartzaileek helegitea iragan asteazkenean aurkeztu zuten. Gobernuak planteatutako kontsultak hartzekodunen akordio proposameneko zerga gaiei eragiten die soilik. Printzipioz Konstituzioak hori eragozten duela argudiatu zuten bi herritarrek.

Magistratuek premiazko bilera egin dute gaur. Referendum baten deialdiaren inguruan Gobernuak hartutako erabakien konstituzionaltasunaz epaia ematerik ez dutela argudiatu dute Auzitegi Goreneko epaileek.

?Referenduma normaltasunez egingo da?, adierazi du Nikos Sakelariu Auzitegiko presidenteordeak.

Hiru erakundeetako agiriek ?finantza izaera bakarrik? dutela azaldu zuten auzi-jartzaileek helegitean.

Gainera, galdera argirik egin ez dutela zioten. Galdera konplexua eta hitz teknikoz betea egin dutela uste dute bi herritarrek. ?Herritarren gehiengoak galdera ulertzea ezinezkoa da?, azaldu zuten helegitean.

Bestalde, erabakitzeko aste bateko epea gutxi zela argudiatu zuten auzi-jartzaileek. Referenduma deitu zenetik kontsulta egin arte astebete doala azaldu zuten; galderaren helburuaz informatzeko denbora nahikorik ez zegoela erantsi zuten.

?Ezezkoaren? eta ?baiezkoaren? arteko berdinketa

?Baiezkoa? eta ?ezezkoa? lehia bizian ari dira igandeko referendumari begira. Horrela, garaipena ezbaian dauden herritarrek emango dute.

Inkesta batzuek ?baiezkoari? abantaila txiki bat ematen diote. ALCO kontsultariak 1,4 puntuko abantaila ematen dio, Proto Themak sei hamarren eta GPOk lau.

AVGI Greziako egunkariak argitaratutako beste txosten batek, ostera, ?ezezkoari? garaipena ematen dio botoen % 43 batekin. ?Baiezkoak? botoen % 42,5 lortuko lituzke.

Horrela gauzak, ezbaian dauden boto-emaileek (% 11-6) emaitza erabakiko dute.

Ezezkoaren aldeko manifestazioa Atenasen efe

Ezezkoaren aldeko manifestazioa Atenasen efe

'Ezezkoaren' aldeko manifestazioa Atenaseko Syntagma plazan. Argazkia: EFE

20.000 pertsona baino gehiago ekitaldi bakoitzean, Atenasen

Poliziaren arabera, 20.000 pertsona baino gehiago bildu dira referendumeko kanpaina ekitaldi bakoitzean, Atenasen, bata hartzekodunen akordio proposamenaren aldekoa eta bestea ?ezezkoaren? aldekoa.

Syntagma plazan 25.000 bat lagunek elkarretaratzea egin dute Syrizak deituta. ?Ezezkoa? aldarrikatu dute igandeko erreferendumean.

?Baiezkoaren? aldeko elkarretaratzean, 20.000 bat pertsona bildu dira. Alderdi politikoen plataformak, enpresaburuek eta sindikatuek deitu dute.

Baiezkoaren aldeko manifestazioa Atenasen efe

Baiezkoaren aldeko manifestazioa Atenasen efe

'Baiezkoaren' aldeko manifestazioa Atenasen. Argazkia: EFE

Tsipras: 'Ez da Europari ezetz esatea, xantaiari bizkar ematea baizik'

Igandeko erreferendumean "ezetz" bozkatzeko eskatu du Alexis Tsipras Greziako lehen ministroak, eta azpimarratu du "ezezko" botoa ez dela Europari "ez" esatea, "xantaiari" bizkar ematea baizik.

"Denek uler dezatela. Jokoan dagoena ez da Grezia eurogunetik atera ala ez erabakitzea, proposatu diguten akordio ez jasangarria 'xantaiapean' onartzeko prest gauden ala ez ebaztea baizik", adierazi du Greziako lehen ministroak herritarrei zuzendutako telebistako hitzaldian.

I

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Grezia