Mundua -

Kronika

Heroiak dira

Syrizaren Gobernuak gobernuak ezinegona sortzen du Bruselan, baina greziar batzuek itxaropenez begiratzen diote euren buruzagiei.

Argazkia: Iratxe Etxebarria (EiTB).
Argazkia: Iratxe Etxebarria (EiTB).
Argazkia: Iratxe Etxebarria (EiTB).

IRATXE ETXEBARRIA | ATENAS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Greziako erreferendumerako Syrizak antolatutako ekitaldi nagusian 25.000 lagun batu ziren Syntagma plazan eta inguruko kaleetan, datu ofizialen arabera.

Parlamentuaren aurrean jarritako eszenatokiaren atzealdean egoteko aukera izan nuen, Alexis Tsiprasen Gobernuko hainbat ministroren alboan. Bertatik bertara ikusi nuen Syrizaren Gobernuak herritarrengan pizten duen ilusioa, baina batez ere, Tsipras lehen ministroari eta Varoufakis Finantza ministroari han batutakoek egin zieten harrera beroa.

Tsipras bizkartzainez inguratuta iritsi zen eta, hiritarrengana hurbildu bazen ere, segurtasun neurri zorrotzez inguratuta egin zuen. Dena den, hiritarren artean euforia eragiten duena Yanis Varoufakis Finantza ministroa da. Rock izarra bailitzan, heroi nazionala bailitzan besarkatzen zuten, eta musukatu, eta berarekin selfiak egin, eta Syntagma plazara etortzerik izan ez zuten greziarrekin telefonoz hitz egin, ...

Europar Batasunean ba al dago herritarren aldetik horrelako harrera beroa jasotzen duen Finantza ministrorik?

Atenasera bidean irakurri nuen erreferendumaren ostean Bruselak aldaketa espero duela Greziako Gobernuan, Eurotaldea eta Varoufakisen arteko harremanak eta Tsiprasen eta gainontzeko gobernuburuen arteko harreman pertsonala ere erabat gaiztotuta dagoelako.

Erreferendumaren emaitzaren araberakoa izango da hori, baina gauza bat ikusi dut nik: greziar batzuek esperantza ikusten dute Bruselan paretik kendu nahi dituzten Tsiprasi eta Varoufakisi begiratzen diotenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Greziako albisteak