Mundua -

Agerraldia Euroganberan

Greziak hirugarren erreskatea eskatu du

Bestalde, duela hamar egun ezarritako ‘corralito’a bigarrenez luzatu du Greziako Gobernuak. Honenbestez, neurriak igandera arte indarrean izango dira, EBZk likidezia mantentzea erabaki ondoren.

Alexis Tsipras, Bruselan. EFE
Alexis Tsipras, Bruselan. EFE
Greziarrei argia erakutsiko dien akordioa eskatu du Tsiprasek

1:38

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Egonkortasun Mekanismoak (MEDE) baieztatu du Greziak hirugarren erreskatea eskatu diola, eta hiru urteko eperako izango litzatekeela.

Oraingoz ez dago argi zenbatekoa den Atenasko Gobernuak eskatutako laguntza programa.

Orain, Europako Batzordeak, Europako Banku Zentralak eta Nazioarteko Diru Funtsak aztertu behar dute eskaera. Horren ostean, erreskatea onartzeko prozesua hastea edo ez erabaki behar dute. Hala egitekotan, MEDEra igorriko dute proposamena, laguntzaren truke betebeharreko baldintzak zehazteko.

Larunbatean, Eurotaldeak ezohiko bilera egingo du Bruselan, eta, igandean, Euroaren eta Europar Batasunaren buruak bilduko dira.

Hiru urteko erreskate berri batek 70.000 milioi euro behar izango dituela aurreikusi zuen Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) duela gutxi.

Greziaren krisi ?larriak? zorraren berregituraketa bat behar duela adierazi du gaur Christine Lagarde NDFko zuzendariak. Lagarderen ahotan, NDF erreskate egitasmoaren negoziazioan inplikaturik dago, Greziak ?hala eskatu zuelako?.

MEDEri bidalitako eskakizuna sinatu du Euklides Tsakalotos Greziako Ekonomia ministroak. ?Datorren astetik aurrera? neurriak aplikatuko dituztela agindu du Tsakalotosek. Era berean, Atenasek etorkizunean egin beharreko erreformak ostegun honetan aurkeztuko dituela esan du ministroak.

?Corralito?a igandera arte luzatu du Greziak

Bestalde, duela hamar egun ezarritako ?corralito?a bigarrenez luzatu du gaur Greziako Gobernuak. Honenbestez, neurriak igandera arte indarrean izango dira, Europako Banku Zentralak (EBZ) likidezia mantentzea erabaki ondoren.

Lege-dekretua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu dute dagoeneko. Lege-dekretuak murrizketa berdinak ezartzen ditu.

Dekretu berriak nobedade bakarra du: atzerrira bidaia egiteko pertsona bakoitzak eskudirutan 1.000 euro eraman ahal izango ditu gehien jota.

Europako Banku Zentralak (EBZ) Greziako bankuek Greziako Bankuari eska diezaioketen gehienezko premiazko likidezia mailari eutsi dio, eta 89.000 milioi eurotan utzi du, EFE albiste-agentziak aipatutako iturrien arabera.

Atenaseko azoka efe

Atenaseko azoka efe

Atenaseko azoka. Argazkia: EFE

Tsiprasek "erreforma sinesgarriak" hitzeman ditu

Alexis Tsipras Greziako lehen ministroak aurreratu du "erreforma sinesgarriak" aurkeztuko dituela hurrengo egunetan, Europar Batasunak beste erreskate bat onar dezan. Hori bai, akordioa "orekatua" izan dadila eskatu du, "haustura historikoa" galarazteko.

"Greziarren agindua argia eta irmoa da: ez gaude hemen Europarekin talka egiteko, baizik eta gure ekonomia hondatu duten pentsaerak eta proposamenak aldatzeko", adierazi du Europako Parlamentuan egindako agerraldi batean.

Euroganberan Greziako krisiari buruzko eztabaida egiten ari dira, ALDE talde liberalak eskatuta, eta azken orduan gonbidatu dute Tsipras. Hainbat eurodiputatuk zutik eta txaloka egin diote harrera agintariari, Pablo Iglesias Podemoseko buruak, besteak beste, eta beste hainbatek, aldiz, txistuka.

Tsiprasen esanetan, "hurrengo egunetan" zehaztuko dituzte hartzekodunei eskainiko dizkien erreformak.

Euroguneko estaburuek eta gobernuburuek igandea arteko epea eman diote akordioa lortzeko, eta Grezia Eurogunetik botatzea galarazteko.

Horren ildotik, Greziako lehen ministroak azaldu duenez, "zamaren pisua berrantolatzeko" eta "hazkundea sustatzeko" neurriak aurkeztuko ditu.

Gainera, Grezia "austeritatearen proba-laborategia" izan dela salatu du.

Bestalde, Donald Tusk Europako Kontseiluko presidenteak akordioa lortzeko "lau egun" falta direla ohartarazi dio Tsiprasi.

Halaber, Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidenteak zera esan du: "Aitortu beharra dago ez dugula egoerak eskatzen zuen maila eman, ez batzuek ez besteek".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Nazioartea Ekonomia albisteak Grezia