Mundua -

Grezia

Greziako bankuen likidezia 900 milioi eurotan areagotu du EBZk

Bigarren erreforma-sorta onartzearen aurka protesta egiteko manifestazioak egin dituzte sindikatu eta kolektibo batzuek Atenasen.

Pame sindikatuak antolatutako protesta Atenaseko Parlamentuaren aurrean. Argazkia: EFE
Pame sindikatuak antolatutako protesta Atenaseko Parlamentuaren aurrean. Argazkia: EFE
Pame sindikatuak antolatutako protesta Atenaseko Parlamentuaren aurrean. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Likidezia gehiago eman die gaur Europako Banku Zentralak (EBZ) Greziako bankuei. Konkretuki, larrialdi kredituen bidez beste 900 milioi euro bideratu ditu, Greziako bankuen iturriek baieztatu dutenez.

Maileguen muga bigarren aldiz igo du EBZk astebetean. ELA larrialdi likidezia mekanismora jotzeko aukera dute Greziako bankuek.

Larrialdi likidezia 900 milioi eurotan areagotzea erabaki zuen EBZk iragan ostegunean. Guztira, 90.400 milioi eskuragarri dituzte Greziako bankuek.

Bigarren erreforma-sorta bozkatzeko bildu da gaur Greziako Parlamentua, baina segur aski bozketa gaindituko dute neurriek, nahiz eta Syrizaren barruan desadostasunek jarraitu; izan ere, oposizioko gehiengoaren babesa du Exekutiboak.

Sindikatuen manifestazioak

Bigarren erreforma-sorta onartzearen aurka protesta egiteko manifestazioak egin dituzte sindikatu eta kolektibo batzuek Atenasen.

PAME sindikatu komunistako 7.000 bat jarraitzailek elkarretaratzea egin dute Omonia plazan, Poliziaren arabera. Ondoren, manifestariak Syntagma plazara joan eta Parlamentuaren aurrean bildu dira. Herrialde osoan ia beste 40 manifestazio antolatu ditu PAME sindikatuak.

Protestak Atenasen Grezia efe

Protestak Atenasen Grezia efe

 

ADEDY sektore publikoaren sindikatuetako konfederakundeak beste protesta bat deitu du. Bi manifestazioek bat egin dute Syntagma plazan. ADEDYren manifestazioak 2.000 bat pertsona bildu ditu, Poliziaren arabera. 10 lagun atxilotu dituztela jakitera eman du Poliziak.

?Den plirono (nik ez du ordaintzen)? ezkerreko mugimenduaren jarraitzaileak ere plazan izan dira. Era berean, Antarsya ezkerreko taldearen kideek protestekin bat egin dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Greziako albisteak