Mundua -

Europako Banku Zentrala

EBZk Greziako bankuentzako premiazko likidezia igo du

Mario Draghik iragarri du 900 milioi euro gehiago bideratuko dituela premiazko likidezia lerrorako.

Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidentea. Argazkia: Efe
Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidentea.
Mario Draghi Europako Banku Zentraleko presidentea. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Banku Zentralak (EBZ) 900 milioi euro gehiago bideratuko ditu Greziako bankuentzako premiazko likidezia beharretarako, Mario Draghi erakundearen presidenteak iragarri duenez.

Draghik jakinarazi duenez, gaur hartu du erabakia erakundearen gobernu kontseiluak, eta "astebeteko" iraupena izango du.

Agintariaren esanetan, "Grezia eurogunean dagoela eta bertan jarraituko duela" hartzen dute oinarri erabaki horiek hartzeko.

Hala ere, EBZren presidenteak ohartarazi du likidezia emateko erabakia ez dela "mugagabea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa gaur Gaurko albiste garrantzitsuak Greziako albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Europako Banku Zentrala