Mundua -
Dimisioa
Bulgariak komisaria europarra izateko Jelevaren hautagaitza utzi du
Rumiana Jelevak Bulgariako Kanpoko ministro bezala dimisioa aurkeztu du ere, Europako Ganberako kide batzuek bere finantza pertsonalen gardentasun gabezia kritikatu ostean.
Erredakzioa
Rumiana Jeleva hurrengo Europako Komisioa osatzeko Bulgariak aurkeztutako hautagaiak bere hautagaitza bertan behera utzi du eta Bulgariako Kanpoko ministro gisa dimisioa aurkeztu du ere, Europako Ganberako kide batzuek bere finantza pertsonalen gardentasun gabezia kritikatu du.
Kristalina Georgieva Munduko Bankuko presidenteordea jarriko dute kooperazio komisaria bezala Jelevaren ordez. Durao Barroso Europako Komunitateko presidentea Georgievarekin "lehenbailehen" bilduko dela adierazi du "adostasunera heltzeko".
Barroso pozik agertu da Bulgariako Gobernuak izan duen "erreakzio azkarragatik" Jelevaren iragarpenaren ostean. Hala ere, egoera horrek urtarrilaren 26an antolatutako Komunitateko Exekutibo berriaren onespena atzeratuko du.
Joseph Daur Alderdi Popular Europarreko liderrak Jelevaren erabakia deitoratu du "gerra politiko tamalgarri baten biktima izan delako", eta "leporatu dioten guztia faltsua" dela adierazi du, "baina Jelevak ezin izan ditu jasan bere ohorearen kontrako erasoak".
Martin Schultz Talde Sozialistaren buruzagiarentzat, Jelevaren dimisioa "saihestezina zen eta argi zegoen".