Mundua -

24 zauritu

Bi lagun hil dira PKKri egotzitako atentatu batean, Turkiako ekialdean

Turkiako Gobernuak eta PKK-k su-etena hautsi zuten uztailaren 24an, tentsioa areagotu eta Turkiako Armadak gerrillaren kontrako bonbardaketak egin ostean.

Turkia soldaduak hilda
Turkia soldaduak hilda
Gutxienez Turkiako bi soldadu hil dira atentatu suizida batean

0:41

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Turkiako bi militar hil eta beste 24 zauritu dira herrialdearen sortaldeko kuartel baten kontrako atentatuan, Agri eskualdeko gobernadorearen arabera, Kurdistango Langileen Alderdiari (PKK) egotzi baitio gertatutakoa.

Erasoa gaur, igandea, goizaldean izan da; erasotzaileek lehergaiz betetako traktore bat eraman dute militarren eraikinaren kontra.

Turkiako Gobernuak eta PKK-k su-etena hautsi zuten uztailaren 24an, tentsioa areagotu eta Turkiako Armadak gerrillaren kontrako bonbardaketak egin ostean, Irakeko iparraldean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Atentatuak albisteak Gaurko titularrak Albisteak Turkia Irak gaur