Mundua -

Txile

Contreras jenerala, Pinocheten diktadurako kiderik ankerrena, hil da

500 urteko kartzela-zigorra -58 epaiketatik- zeukan bere gain; gainera, beste 56 auzi zituen bukatu gabe. Biktimak lur jota ageri dira, Polizia Sekretuko buru ohiari gradua ez kentzeagatik.

Contreras, 2004an, epaiketa batera zihoala. Irudia: EFE
Contreras, 2004an, epaiketa batera zihoala. Irudia: EFE
Txileko diktaduraren biktimak, Contrerasen heriotzarekin frustratuta

0:44

Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Manuel Contreras Augusto Pinocheten diktadurako kiderik anker eta lazgarriena hil da, 500 urte baino gehiagoko kartzelaldia jasota zuela, Txileko Santiagoko ospitale militarrean, jendarmeriatik zabaldu dutenez.

Militarrak (86 urte zituen) ez zuen sendagairik hartzen, orain dela zenbait astetik, osasunak okerrera nabarmen egin ostean, eta soilik jasotzen zuen mina arintzeko tratamendua.

Inteligentzia Nazionaleko -Pinocheten Polizia Sekretua- Zuzendaritzako (DINA) buruzagi ohia minbiziak jota zegoen, gainera, tentsioa altuegi eta diabetesa ere bazeukan. Azken horrek giltzurrunengan eragiten zion, hortaz, dialisia egin beharra zeukan astean hirutan.

Colombo Operazioaren eta Condor Operazioaren arduraduna izan zen. Operazioen bidez, 70 eta 80ko hamarkadetan, oposizioko kideak hil zituzten. Contrerasek 500 urte baino gehiagoko kartzela-zigorra jaso zuen 58 ebazpenetan eta beste 56 auzi bukatzeke zituen.

Contrerasek DINAren funtzionamendua antolatu zuen Pinochetek Salvador Allende Presidentetzatik kendu aurretik eta, datu ofizialen arabera, atxilotu eta desagertu ziren 1.192 lagunen eta 1.500 heriotza baino gehiagoren erantzulea da.

"Zigorgabetasun onartezina"

Lorena Pizarro Atxilotu Desagertuen Senideen Elkarteko presidenteak atsekabetuta agertu da Contreras jenerala "zigorgabetasun onartezinean" hil delako eta aurkako hainbat epai jaso ostean ez diotelako gradua kendu.

"Korapilatsua da eta atsekabea eta sumina eragiten du, erreparatuz gero, Manuel Contreras zigorgabetasun onartezinean hil delako, nahi zeta 500 urteko kartzela-zigorra jaso zuen, hainbat deliturengatik", esan du Pizarrok Canal 13 telebista katean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Epaiketak argazkiak