Mundua -
Estatu Batuak
Poliziak armarik gabe zihoan gazte beltz bat hil du Texasen
Arraza zuriko polizia batek 19 urteko afroamerikar bat tirokatu du, ustez auto kontsezionario baten lapurtzen ari zelako.
Agentziak | Erredakzioa
Arraza zuriko polizia batek armarik gabe zihoan 19 urteko afroamerikar bat hil du tirokatuta. Ustez, gazte afroamerikarra Arlington (Texas) herriko auto kontsezionario baten lapurretan ari zen. 19 urteko gaztea Christian Taylor da, eta Angeloko Unibertsitateko amerikar futboleko taldean jokatzen zuen.
Gertakizuna bart izan da. Poliziak Classic Buick GMC kontsezionarioan lapurretan ari zirenaren abisua jasi zuen, eta bertara abiatu ziren, hala adierazi du Paul Rodriguez poliziaren bozeramaileak.
Poliziak dioenez, Taylorrek autoa kontsezionarioko kristalen aurka kolpatu zuen, eta kontsezionatiora sartu zen. “Poliziak kontsezionariora sartu ziren, eta gaztearekin liskarra izan zuten. Ondorioz, agente batek tiro egin eta ustezko lapurra zauritu zuen”, adierazi du Rodriguezek ‘Fort Worth StarTelegram’ egunkarian.
Taylorrek ez zeraman armarik eta tiro egin eta jarraian hil egin zen. Tiro egin zuen agente ere identifikatu dute: Bard Miller du izena eta 49 urte ditu. Millerrek urtebete ere ez zeraman Texaseko polizian eta aurretik ez zuen inoiz polizia moduan lan egin. Millerrek ez du lanean jarraituko gertakizunaren xehetasunak jakin arte.