Mundua -
AEBn
Bi lagun atxilotuta, kasinora joateko alabak autoan abandonatzeagatik
Bikote bat atxilotu dute New Yorken, kasinora jolastera joan ziren bitartean, bi alaba adingabeak kotxean abandonatuta uzteagatik.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bikote bat atxilotu dute New Yorken, bi alaba adingabeak ibilgailuan abandonatuta uzteagatik, Queenseko kasino batera joaten ziren bitartean, tokiko komunikabideek jakinarazi dutenez.
Atxilotuak 33 urteko Maria Loja eta 34 urteko Segundo Japa dira, eta adingabeen bizitza arriskuan jartzeagatik bi kargu aurkeztu dituzte haien aurka, 'Daily News' kazetaren aburuz.
Lojak eta Japak 6 eta 8 urteko alabak abandonatu zituzten atzo autoaren barruan, Queenseko Resorts World Kasinoaren aparkalekuan.
Gauerdi aldera, bi segurtasun-agentek neskatoak aurkitu zituzten, eta Poliziari deitu zioten.
Bi adingabeak ospitalera eraman dituzte, baina onik daude, eta Haurrak Babesteko Zerbitzuen zaintzapean geratu dira, jazotakoa argitu arte.