Mundua -

Greziako krisia

Greziak hirugarren erreskaterako legeak bidali ditu Parlamentura

Herrialdeak 86.000 milioi euro jasoko du epe ezberdinetan, datozen hiru urteetan. Horretarako, Parlamentuak bere oniritzia eman beharko du.

Alexis Tsipras, Greziako lehen ministroa. Argazkia: EFE
Alexis Tsipras. Argazkia: EFE
Alexis Tsipras, Greziako lehen ministroa. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Greziako Gobernuak nazioarteko hartzekodunekin lortutako behin betiko akordioak bidali dizkio Parlamentuari asteazken honetan. Greziak, 86.000 milioi euro jasoko ditu epe ezberdinetan, datozen hiru urteetan.

Alexis Tsiprasen Gobernuak, Europako Batzordeak eta Nazioarteko Diru Funtsak akordioa sinatu zuten Greziak hirugarren erreskatea jaso ahal izateko. Akordioan, berehalako 35 neurri sinatu zituzten.

Orain, Parlamentuak oniritzia eman beharko du. Gobernuak botazioa ostegunean egitea nahi du. Zoe Constantopoulou Parlamentuko presidenteak komisioak deitu ditu asteazkenerako eta osoko bilkuraren eztabaida ostiralera arte atzeratu daiteke, publikatu du ‘Kathimerini’ egunkariak.

Egun horretarako, Eurotaldearen deialdia ere iragarrita dago, baina euroguneko Finantza ministroen babesik gabe ezingo da aurrerapausorik eman. Datorren astean, Alemaniako, Finlandiako, Herbeheretako, Esloveniako, Estoniako, Letoniako eta Austriako Parlamentuek onartu beharko dute akordioa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Grezia