Mundua -

Immigrazioa

5.000 etorkin inguruk gurutzatu dute Serbia eta Mazedonia arteko muga

Serbiako Defentsa ministroak aurreratu duenez, antzerako jende uholdea espero dute datozen bi egunetarako.

Errefuxiatuak Mazedonian. Artxiboko irudia: EFE
Errefuxiatuak Mazedonian. Artxiboko irudia: EFE
Errefuxiatuak Mazedonian. Artxiboko irudia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

5.000 etorkin inguru igaro dira Serbiatik Mazedoniara azken orduotan, Mazedoniak etorkinen eta asiloa eskatzen duten pertsonei gaineko presioa arintzea erabaki ondotik. Mazedonia ez da etorkinen helmuga, ordea, handik Europa erdialdera edo iparraldera iristea baitute gehienek helburu.

Bratislav Gasic Serbiako Defentsa ministroak Mazedoniako mugatik gertu dagoen etorkinen zentroa bisitatu du eta bertan iragarri du azken orduotan 5.000 etorkin inguruk gurutzatu dutela Serbia eta Mazedonia arteko muga.

"Antzerako jende uholdea espero dugu bihar eta etzi artean", adierazi du Gasicek Tanjug Serbiako albiste agentziari eskainitako elkarrizketan. "Poliziak hiru txandatan lanean ari dira eta etengabe dokumentuak ematen ari dira", gaineratu du.

Etorkinak autobusetan eta trenetan Mazedoniako Gevgelija herritik iparraldera lekualdatzen ari dira, Gevgelijan pilatutako jende kopurua arintzeko. Gobernuak muga ixtea agindu bazuen ere, etorkinek hainbat alditan lortu dute muga gainditzea. Halaber, agintariek kolektibo ahulenei muga igarotzea ahalbideratu die.

Bestalde, etorkinez beteriko autobusak iristen ari dira Grezia hegoaldetik Mazedoniara. Ildo horretan, Mitko Cavkov Mazedoniako Barne ministroak etorkinen fluxua kudeatzeko lankidetza handiagoa eskatu zion atzo Greziari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albiste garrantzitsuak Migrazioa Europa Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Serbia Errefuxiatuak azken ordukoa