Mundua -

Greziako erreskate berria

Varoufakis: 'Greziako udaberria bankuek hondatu dute'

"Zertarako bidali tropak, hilabetero troika bidali ahal badute?", esan du ironiaz Greziako Finantza ministro ohiak.

Yanis Varoufakis Greziako Finantza ministro ohia. Argazkia: EFE
Yanis Varoufakis Greziako Finantza ministro ohia. Argazkia: EFE

AGEBNTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yanis Varoufakis Greziako Finantza ministro ohiaren esanetan, Syriza Greziako Gobernura iristeak "udaberri greziarra" ekarri zuen, baina egun, Greziako erreskate-programa berriari esker, "udaberri hori, tankeek barik, bankuek hondatu dute".

"Zertarako bidali tropak, hilabetero troika bidali ahal badute?", esan du ironiaz Greziako Finantza ministro ohiak. Ministro izan zen bitartean jasandako presioei buruz hitz egin du Fragnyko Larrosaren Festan eskainitako hitzaldi batean. Frantziako Alderdi Sozialistako kide ezkertiarrenak, Arnaud Montebourg ministro ohiak bereziki, antolatutako ekitaldia izan da.

Varoufakisek salatu duenez, Eurotaldean demokrazia falta dago, eta Wolfgang Schäuble Finantza ministroak uste du hauteskundeetako emaitzek ezin dutela politika aldaketarik ekarri.

"Hauteskundeek ezin badute ezer aldatu, 'demokrazia baliogabetuta dago' idatzi beharko lukete Europar Batasunaren itunetan", gaineratu du Varoufakisek.

"Alemaniak, frantziarrak, herbehereetarrak eta espainiarrak buruzagiek hautesleekin duten erantzukizun faltaz ohartuko balira, herritarrak esnatuko lirateke eta gauzak desberdinak izatea eskatuko lukete", adierazi du Le Journal du Dimanche aldizkariari eskainitako elkarrizketa batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Greziako albisteak