Mundua -

Migrazio krisia

EBren goi-bilera deitu dute irailaren 14rako migrazioaz aritzeko

Europar Batasuneko Barne eta Justizia ministroek egingo duten bileran, Europaren erantzuna indartzeko zein pauso eman aztertuko dute agintariek.

Mazedonia. Argazkia: EFE
Mazedonia. Argazkia: EFE
Mazedonia. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuna osatzen duten herrialdeetako Barne eta Justizia ministroek ezohiko bilera egingo dute irailaren 14an Bruselan, migrazio krisia mahai gainean dutela, Europar Batasuneko Presidentetzak (Luxenburgoren esku dago gaur egun) jakitera eman duenez.

"Migrazioaren fenomenoak aurrekaririk gabeko dimentsioa hartu du, bai Europar Batasunaren barruan bai Europar Batasuneko mugetatik kanpo", adierazi du Luxenburgoko Gobernuak.

"Jean Asselborn Luxenburgoko Immigrazio ministroak erabaki du Europar Batasuneko Barne eta Justizia ministroen ezohiko goi-bilera deitzea, egoera bertatik bertara aztertzeko, orain arte hartu diren neurriak ebaluatzeko eta Europaren erantzuna indartzeko zein pauso eman behar diren erabakitzeko", gaineratu du.

Europar Batasuneko Frontex Europaren Kanpoko Mugei Buruzko Elkarlana Kudeatzeko Agentziak eta Asiloa Babesteko Europako Bulegoak migrazio fluxuei buruzko informazioa helaraziko die ministroei, eta, ondoren, etorkinak beren herrietara itzultzeko politikak, nazioarteko lankidetza eta giza trafikoa saihesteko neurriak aztertuko dituzte goi-agintariek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Migrazioa Euskal Herria Bruselaseko albisteak gaur