Mundua -

Ustelkeria

Epaileak espetxera bidali du Guatemalako presidente ohia

Azaldu duenez, presidente ohiak, dimisioa aurkeztu berri duenak, ihes egiteko arriskua dagoelako hartu du behin-behineko neurri hori.

Otto Perez Molina Guatemalako presidente ohia. Argazkia: EiTB
Otto Perez Molina Guatemalako presidente ohia.
Behin-behineko espetxealdia Perez Molina presidente ohiarentzat

01:29

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miguel Angel Galvez epaileak Otto Perez Molina Guatemalako presidente ohia behin-behinean espetxeratzeko agindua eman du, "La Linea" izeneko ustelkeria sarearen buru izatea egotzita.

"Behin-behineko espetxealdia da, ez badaezpadakoa", argitu du Galvezek auziaren lehenengo saioan, eta Perez Molina espetxe militar batera eramateko agindua eman du, presidente ohiak dimisioa aurkeztu eta Kongresuak onartu ostean.

Epaileak azaldu duenez, presidente ohiak ihes egiteko arriskua dagoelako hartu du behin-behineko neurri hori, eta Perez Molina bera babestuko omen du horrela.

Fiskaltzak atzo inputatu zuen Perez Molina, legez kanpoko elkartea eta ustelkeria egotzita.

Fiskaltzaz gain, Nazio Batuen Erakundeko batzorde batek ere jo du presidente ohiaren kontra, zerga bilketaz arduratzen den erakundearen bitartez iruzur egiteagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea