Mundua -

Ameriketako Estatu Batuak

FBIk 24 urtez zelatatu zuen Gabriel Garcia Marquez idazlea

'The Washington Post' egunkariaren arabera, ustez, Fidel Castrorekin zuen harremanarengatik izan zen ikertua.

Gabriel Garcia Marquez idazlea. Artxiboko irudia: EiTB
Gabriel Garcia Marquez idazlea. Artxiboko irudia: EiTB
Gabriel Garcia Marquez idazlea. Artxiboko irudia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

FBI AEBko ikerketa bulego federalak 24 urtez zelatatu zuen Gabriel Garcia Marquez idazle eta Nobel sariduna, The Washington Post egunkariak berri eman duenez.

Antza denez, Garcia Marquezi buruzko artxiboaren 133 orri klasifikatuta daude, alabaina, beste 137 desklasifikatuta, eta horietara sarbidea izan du egunkari estatubatuarrak. Hala ere, artxibo horretan ez da zehazten FBIk zergatik zelatatu zuen Garcia Marquez.

Ildo horretan, The Washington post egunkariaren arabera, Fidel Castrorekin zuen harreman estuagatik eta, ustez, Kubako albiste agentzia ofiziala irekitzeko AEBra egindako bidaiengatik izan zen ikertua.

Hala ere, Literaturako Nobel saria irabazi eta pertsona ospetsu bihurtu ondoren harreman estua izan zuen hainbat agintarirekin, besteak beste, François Miterrand eta Bill Clinton Frantziako eta AEBko presidenteekin.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Nobel sariak FBI