Mundua -

Saudi Arabia

Ikerketa abiatu dute Mekako erromesaldian gertatutakoa argitzeko

Jaled al Falij Osasun ministroak "jaramonik egiten ez duten erromesei" egotzi die 717 hildako utzi dituen ezbeharraren errua.

Jende-oldea Mekara bidean. Argazkia: Efe
Jende-oldea Mekara bidean.
Jende-oldea Mekara bidean. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Saudi Arabiako Salman erregeak ikerketa sakona agindu du, atzo Mekara bidean zihoazen 717 erromesen heriotza eragin zuen jende-oldea nola gertatu zen argitzeko, eta segurtasun protokoloak berrikusteko asmoa agertu zuen.

Jaled al Falih Saudi Arabiako Osasun ministroak "jaramonik egiten ez duten erromesei" egotzi die errua, "jarraibideei kasurik ez egiteagatik".

Horren esanetan, "horrelako istripuen arrazoi nagusia da erromesak ordutegiak errespetatu gabe mugitzen direla". "Erromesek jarraibideak errespetatuko balituzte, saihestu egingo genituzke horrelako istripuak", azpimarratu du Al Falih ministroak.

Jamarat zubira daraman kale nagusietako batean gertatu zen jende-oldea. Lehenago ere gertatu izan dira halakoak, eta, hori dela eta, zubia handitu zuten, zirkulazioa errazteko eta istripu gehiago saihesteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albiste garrantzitsuak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Erlijioa Zer gertatzen ari da Saudi Arabian?