Mundua -

Siriako gerra

Errusia Siriako Gobernuaren etsaiak bonbardatzen hasi da

"Arma astunak, komunikazio sareak, garraiobideak eta arma biltegiak" izan dira lehen bonbardaketen helburuak.

Siria
Siria
Siria

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errusiako Armada Bachar al Asad presidentearen etsaiak bonbardatzen hasi da, Sirian, Defentsa Ministerior errusiarrak baieztatu duenez.

Helburuak Estatu Islamikoaren "arma astunak, komunikazio sareak, garraiobideak eta arma biltegiak" izan dira.

Siriako presidenteak laguntza eskatu zion Moskuri "terrorismoaren aurka borroka egiteko".

Gaur bertan, Errusiako Senatuak baimena eman zuen Armadak Sirian esku hartzeko, Vladimir Putin presidenteak hala eskatuta. Nolanahi ere, baimena aire erasoak egiteko da, ez lurrez egiteko.

Serguei Ivanov Kremlineko buruak azaldu duenez, bonbardaketen helburua da Estatu Islamikoaren aurka borroka egitea.

2004ko ekainean, talde armatu horrek kaliferria ezarri zuen Sirian eta Iraken.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gerra Siria Errusia berriak Gaurko azken ordukoa Zer ari da gertatzen Sirian?