Mundua -
Dokumentazioa
Horrelakoa da AEBk Afganistanen bonbardatutako MSFeko ospitalea
Gutxienez 16 lagun hil dira erasoan, eta horietatik 12 GKEaren kideak dira. Trauma eta kirurgia zentro horrek ia 300 lagun artatu ditu azken egunotan.
EITB.EUS
Amerikako Estatu Batuetako tropek bonbardatu duten ospitalea Mugarik Gabeko Medikuak (MSF) Gobernuz Kanpoko Erakundeak ireki zuen 2011ko abuztuan. Ospitalea Kunduz hirian dago (Afganistan), trauma eta kirurgia zentro bat da, eta eskualde osoan doako osasun arreta eskaintzen duen bakarra da.
Joan den astelehenean liskarrak hasi zirenetik, ospitalea gainezka eginda dago, zauritu kopurua dela-eta. Izan ere, azken sei egunetan:
-296 zauritu artatu dituzte, eta horietatik 64 haurrak ziren.
-74 lagun egoera oso larrian zeuden.
-Mediku-taldeak 90 kirurgia-ebakuntza egin ditu.
-40 lagun ospitalerako bidean hil dira.
-Zauritu gehienek bala-zauriak zituzten.
-Ospitaleak 92 ohe ditu, baina 150 ohe gehiago prestatu dituzte (zoruan jarritako koltxoiekin ere).
-400 langile humanitario afganiarrek eta MSFko 10 kidek osatzen dute taldea.
-Ospitalean emakumezkoak, gizonezkoak eta haurrak artatzen dituzte, zibilak nahiz soldaduak. Hori bai, guztiek armak utxi behar dituzte ospitalearen atarian.
Iturria: Médicos Sin Fronteras España