Mundua -
Siriako gerra
Dulantziko PPko zinegotzi ohi bat Sirian da, ISISen aurka borrokan
Gasteiztarra da eta ekainean iritsi zen Siriara: "Ez baditugu hemen gelditzen, laster etxean izango ditugu".
eitb.eus
Dulantziko (Araba) PPko zinegotzi ohi bat Sirian da egun, Estatu Islamikoaren aurka borroka egiten.
Gasteiz Hoy webguneak azaldu duenez, borrokalaria gasteiztarra da. Lions of Rojava nazioarteko gudariak biltzen dituen erakundearekin ari da talde terroristaren aurka borroka egiten.
"Ez baditugu hemen [Sirian] gelditzen, laster etxean izango ditugu", adierazi du borrokalari gasteiztarrak, aipatutako webgunean egindako elkarrizketan. "Ez dut nahi terrorista batek nire emaztea edo alaba hiltzea", gaineratu du.
Hain zuzen ere, ekainean iritsi zen Siriara, bigarrenez, baina orain etxera itzultzen saiatzen ari da, emaztea gaixorik baitago. Zeregin horretarako, harremanetan jarri da Espainiak Turkian duen Enbaxadarekin, herrialde horretan abiatu nahi baitu etxerako bidea.