Mundua -

NBE

NBEk onartu egin du migratzaileen trafikoaren kontrako EBren misioa

Aldeko 14 boto jaso ditu erabakiak, eta abstentzio bakarra, Venezuelarena.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

NBEko Segurtasun Batzordeak onartu egin du gaur Europar Batasunak (EB) migratzaileen trafikoaren aurka egin nahi dituen operazioak. Horrela,  indarra erabiltzeko baimena eman du, Libiako kostalde aurrean mafien itsasontziak geldiarazteko asmoz.

Oniritzi hori hainbat hilabetetan zehar negoziatzen ibili den erabaki baten bidez gauzatu da. Azkenean, erabaki horrek 14 aldeko boto izan ditu eta abstentzio bakarra, Venezuelarena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Albisteak migrazioa gaur NBE albisteak Albisteak