Mundua -

Immigrazioa

600dik gora immigrante erreskatatu dituzte Mediterraneoan

Hainbat txalupatan zihoazen, norabidea galduta, Italiara bidean.

Immigranteen erreskatea, artxiboko irudian. Argazkia: EITB
Immigranteen erreskatea, artxiboko irudian.
Immigranteen erreskatea, artxiboko irudian. Argazkia: EITB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rio Segura itsasontzi espainiarrak 633 immigrante eta beste 8ren gorpuak aurkitu ditu Mediterraneoko uretan, Italiara bidean zihoazenean, diplomazia iturriek jakitera eman dutenez.

Italiako ontziek aurkitu zituzten lehenik norabiderik gabe zihoazen txalupetan, eta gero itsasontzi espainiarrera eraman zituzten, Italiako kostan utz zitzan.

Afrikako kostatik gertu dagoenez, etorkin asko jasotzen ditu Italiak egunero, Europar Batasuneko beste herrialde batzuetara joateko bidean.

Irailaren 18an, Migrazioen Nazioarteko Erakundeak jakinarazi zuen 473.887 pertsonak gurutzatu dutela Mediterraneoa aurten, eta horietako 2.812 hil egin zirela saiakeran.

Mediterraneoa gurutzatu zuten etorkin horietako 121.859 Italiara iritsi ziren, eta gehienek Eritrea, Nigeria, Somalia, Sudan eta Siria izan zuten abiapuntu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Migrazioaren albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Italia Espainiako mediterranear kostaldeari buruzko berriak