Mundua -

Homizidioagatik zigortua

Pistorius kartzelatik atera da eta etxean beteko du zigorra

5 urteko kartzela zigorra ezarri zioten atleta hegoafrikarrari neska-laguna hiltzea egotzita. Zigorraren seirena (10 hilabete) beteta, etxean beteko du gelditzen zaion zigorra.

Oscar Pistorius. Argazkia: EFE
Oscar Pistorius. Argazkia: EFE
Oscar Pistorius. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oscar Pistorius atleta hegoafrikarra gauerdian atera da Pretoriako Kgosi Mampuru kartzelatik, eta Arnold osabaren etxean beteko du gelditzen zaion zigorra. Pistoriusi bost urteko kartzela zigorra ezarri zioten Reeva Steenkamp neska-laguna hiltzea egotzita.

Pistorius duela ia urtebete, 2014ko urriaren 21ean, sartu zen kartzelan.

Hegoafrikako legediaren arabera, homizidioagatik kondenatutako pertsonek zigorra etxean betetzeko aukera dute behin zigorraren seirena beteta, eta Pistoriusek 10 hilabete eman ditu jada preso. Kasuko epaileak homizidio arduragabea egotzi zion Pistoriusi, 2013ko otsailaren 14an lau tiroz Steenkamp neska-laguna hiltzeagatik.

Hasiera batean abuztuaren 21ean ateratzekoa zen espetxetik, Pistoriusek kartzelan hamar hilabete egiten zituen egunean, baina bi egun lehenago Justizia Ministerioak atzera bota zuen erabakia.

Etxeko atxiloaldian dagoen bitartean, lanera joateko, gizarte-lanak egiteko eta garrantzitsutzat jotzen diren familia batzarretara joateko bakarrik irten ahalko da etxetik.

Dena den, litekeena da Pistorius kartzelara itzultzea, Auzitegi Gorenak kasuko fiskalak epaiaren kontra jarritako helegitea onartzen badu; izan ere, atleta hegoafrikarra hilketagatik zigortzea eskatzen du.

Foru Erkidegoaren aurrekontuaren % 18 e
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguneko albisteak