Mundua -
Hauteskundeak Argentinan
Scioli inkestetan aurretik, baina bigarren itzulia aurreikusten da
Joera konfirmatuz gero, lehenengo aldia litzateke bigarren itzulia egin behar dutena presidentea hautatzeko Argentinan.
Agentziak | Erredakzioa
Argentinan hauteslekuak itxi ostean ezagutarazi dituzten inkestek diotenez, Daniel Scioli hautagai ofizialistak abantaila izango luke, baina ez lehendabiziko itzulian garaile izatea lortzeko besteko abantailarekin.
Inkesta horien arabera, Mauricio Macri kontserbadorea izango litzateke boto gehien lortu dituen bigarrena, eta haren atzetik Sergio Massa peronzale disidentea.
Horrela bada, hautagaietako inork ez lituzke lortuko Etxe Arrosara heltzeko beharrezkoak diren botoen % 45, edota % 40 eta hamar puntuko abantaila.
Gauzak horrela, eta joera baieztatuko balitz, lehenengo aldia litzateke bigarren itzulia egin behar dutena presidentea hautatzeko Argentinan. Izan ere, 2003ko aurrekari bakarra ez zen azkenerakoez zen gorpuztu, Carlos Menem presidente ohiak uko egin baitzion Nestor Kirchnerrekin lehiatzera, eta hura irabazle bihurtu zen botoen % 22ko kopuruarekin besterik ez.