Mundua -

Derrigorrezkoa da botoa

Hauteskunde eguna Argentinan, Kirchner abizeneko hautagairik gabe

32 milioi argentinar daude botoa ematera derrigortuta. Scioli da FpV alderdiko hautagaia.

Daniel Scioli, FpV alderdiko hautagaia. EFE
Daniel Scioli, FpV alderdiko hautagaia. EFE
Daniel Scioli, FpV alderdiko hautagaia. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken urteotako hauteskunde erabakigarrienetakoak bizi dituzte igande honetan Argentinan, ez baita Kirchner abizeneko hautagairik egongo presidentziarako hauteskundeetan, hamarkada batean estreinakoz.

32 milioi argentinar baino gehiago daude derrigortuta estatuburua hautatzeko botoa ematera, eta Diputatuen ganberako 130 eserlekuak, Senatuko 24 kideak eta MERCOSUR parlamentuko 43 ordezkari aukeratuko dituzte. Edonola ere, presidentziarako hauteskundeak dira interes handiena piztu dutenak, Cristina Fernandez de Kirchner orain arteko presidenteak ezin izan baita aurkeztu (legez ezin dituzte bi agintaldi baino gehiago egin boterean).

Argentinako presidentziarako hautagaiak goizean goiz joan dira botoa ematera.

Cristina Fernández de Kirchner Argentina efe

Cristina Fernández de Kirchner Argentina efe

(Cristina Fernandez de Kirchner, botoa ematen. EFE)

Fernandez de Kirchnerrek aztertu ere egin zuen Konstituzioa moldatzea, hori aldatu ahal izateko; baina, oposizioaren kritiken aurrean, ideia baztertu zuen. Bere ondorengoa aukeratzeko zerrendan izan dira Maximo Kirchner semea eta baita Axel Kicillof ekonomia ministroa, baina biak baztertu zituzten.

Azkenean, Daniel Scioli Buenos Aireseko gobernadorearen alde egin zuten, aurreikuspenen arabera bere baitzen ofizialismoaren garaipena bermatu zezakeen bakarra.

Scioli, FpVren hautagaia

Hala, Scioli da FpV alderdiak boterean jarraitu dezan itxaropena, eta litekeena da hala izatea, boto intentzioaren datuak kontuan izanda. Edonola ere, kontuan izan behar da profil moderatua duen hautagaia dela, eta ''aldaketa gradual'' leloa erabili izan duela kanpainan zehar.

Oposizioa

Oposizioan, bestalde, bi dira aurrera egiteko aukera duten hautagaiak: Mauricio Macri (Cambiemos / Alda dezagun koalizioa) eta Sergio Massa (UNE-Unidos por una Nueva Alternativa / Alternatiba berri baten alde elkarrekin). Bien artean, Macri da egoera onenean dagoena ofizialismoari aurre egiteko.

Sondeoak

Litekeena da Sciolik irabaztea lehen itzulia, abuztuko primarioen emaitzek agerian utzi bezala. Orduan botoen % 38 lortu zuen, eta azken sondeoek % 40 ematen diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Gaurko azken ordukoa