Mundua -
Israel-Palestina gatazka
Israelek ukatu egin du atzoko haurra gasen eraginez hil zenik
Israeleko Armadaren ohar baten arabera, atzo erabili zuten gas negar-eragilea haurtxoaren etxetik 'dozenaka metrotara erabili zuten'.
Agentziak | Erredakzioa
Israeleko Armadak ukatu egin du ohar baten bitartez atzo hil zen zortzi hilabeteko haur palestinarra gas negar-eragileen erruz hil zenik. Gas hori palestinar talde bat sakabanatzeko erabili zuten Belen hegoaldean dagoen Beit Fajar herrian.
Aipatutako oharrean azaltzen dutenez, atzo erabili zuten gas negar-eragilea Thawabta familiaren etxetik 'dozenaka metrotara erabili zuten', eta etxebizitzatik gertu ez zen masak sakabanatzeko baliabiderik erabili.
Atzo, Ilargi Gorriko bozeramaile batek ziurtatu zuenez, Ramadan Mohamad Faisa Thawabta haurrak aurretik ere bazituen arnasa hartzeko arazoak, baina haren heriotza gasak arnasteari egotzi zion.
Israel eta Palestinak hil hasieratik daukate biolentzia bolada, ia egunero istilu bortitzen gertaerak egonik: bai palestinarrek israeldarren aurka egindako labankadak edota labankada-saiakerak, bai segurtasun indarrek ustezko erasotzaileak eraisten dituzteneko kasuak.
Hirurogeita hamar bat palestinar eta hamar israeldar hil dira denbora tarte honetan.