Mundua -
Irak
Estatu Islamikoak 12 nerabe hil ditu Mosulen
Mosul hiriko entrenamendurako eta doktrinamendurako eremu militar batetik ihes egiten ahalegindu ziren 12 eta 16 urte bitarteko mutiko horiek, eta, atxilotu ondoren, hil egin zituzten.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Estatu Islamikoak 12 eta 16 urte bitarteko hamabi mutiko hil ditu Iraken, Mosul hiriko entrenamendurako eta doktrinamendurako eremu militar batetik ihes egiten ahalegindu ondoren, Saed Mimusini Kurdistango Alderdi Demokratikoko (KDP) bozeramaileak jakitera eman duenez.
Aipaturiko nerabe horiek Mosul ekialdeko jihadisten kanpamentu militar batean entrenatzen aritu ziren, baina ihes egiten ahalegindu, atxilotu eta hil egin zituzten, Iraqi News albiste atariak zabaldutakoaren arabera.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea