Mundua -

Sutea diskoteka batean

Dagoeneko 32 dira Bukaresten izandako sutearen ondorioz hildakoak

Dena den, hildakoen kopuruak oraindik ere gora egin dezakeela uste dute agintariek; izan ere, 90 zauritu egoera kritikoan daude.

Sutean hildakoen omenez hainbat kandela piztu dituzte Bukaresten. Argazkia: EFE
Sutean hildakoen omenez hainbat kandela piztu dituzte Bukaresten. Argazkia: EFE
Sutean hildakoen omenez hainbat kandela piztu dituzte Bukaresten. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dagoeneko 32 dira Bukarest erdiguneko Colectiv diskotekan ostiralean izandako sutearen ondorioz hildakoak, osasun iturriek baieztatu dutenez. Gaur goizean hil da azken biktima, 27 urteko emakumezko bat.

"Gorputzaren % 50 erreta zuen, eta arnasbideak ere kaltetuta zituen", adierazi du Fiorella Mitoiu Sf. Pantelimon ospitaleko bozeramaileak.

Dena den, hildakoen kopuruak gora egin dezakeela uste dute agintariek; izan ere, 90 zauritu egoera kritikoan daude.

Erredurez gain, zaurituetako askok kea arnastu zuten, eta beste hainbatek era askotako lesioak egin zituzten sutearen ondoren sortutako jende-oldearen ondorioz.

Bestalde, Colectiv diskotekaren hiru jabeak atxilotu zituzten atzo behin-behinean, homizidio arduragabea leporatuta, Errumaniako Fiskaltzak jakitera eman duenez.

Lekukoen esanetan, Colectiv dantzalekuan ez zegoen larrialdietarako irteerarik eta material sukoiak erabili zituzten. Halaber, antza denez, diskotekak ez zuen kontzertuak antolatzeko baimenik.

Su artifizialak bota ei zituzten dantzalekuaren barruan, eta txinparta batek eragin ei zuen sua.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Suteak argazkiak Gaurko azken ordukoa