Mundua -

Errefuxiatuen krisia

Greziak Luxenburgora bidali ditu 30 errefuxiatu siriar eta irakiar

Sei familia dira, lau siriarrak eta bi irakiarrak, eta tartean urritasunak dituzten haurrak daude. Tsiprasek aitortu du neurria "ozeanoko tanta bat" dela.

Errefuxiatuak, Luxenburgora bidean. Argazkia: EiTB
Errefuxiatuak, Luxenburgora bidean.
Lehen errefuxiatu siriarrak gaur iritsiko dira Luxenburgora Greziatik

0:41

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Greziako Gobernuak 30 errefuxiaturen talde bat kokatu du lehenengo aldiz beste herrialde batean, eta Luxenburgora bidean jarri ditu Atenasko Eleftheros Venizelos aireportutik abiatu ostean.

Sei familia horietako lau siriarrak dira, eta irakiarrak dira beste biak, eta tartean urritasunen bat duten haurrak daude. Bruselara eramango dituen hegaldi komertzial batean sartu dituzte, eta Luxenburgora eramango dituzte ondoren.

Alexis Tsipras Greziako lehen ministroak, Martin Schulz Europako Parlamentuko presidenteak, Dimitris Avramopulos Migrazio komisarioak, Yanis Muzalas Migrazio ministroak eta Jean Asselborn Luxenburgoko Atzerri ministroak parte hartu dute errefuxiatuei agur esateko ekitaldi xume batean.

Ekitaldiaren ostean, Tsiprasek esan du beharrezkoa dela "Egeo itsasoko gizakien sakrifizioa, kultura europarra lotsarazten baitu".

Lehen ministroak aitortu du 30 errefuxiaturekin hartu duten neurria "ozeanoko tanta bat" besterik ez dela uharteetara milaka errefuxiatu iristen direlako, baina prozesuak aurrera jarraituko duela eta Europar Batasuneko estatuek "ardura partekatzea" espero duela erantsi du.

Belgika, Frantzia, Alemania, Zipre, Lituania eta Finlandia dira programa honetan parte hartzen ari diren beste herrialdeetako batzuk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Europa bideoak Greziako albisteak Eguneko albisteak Siriar errefuxiatuak Europan bideoak