Mundua -

Libano

41 pertsona hil dituzte Beiruten, atentatu suizida batean

Hezbollah indartsu den auzo batean jazo da atentatua. Iaz, erakunde horren aurkako hainbat eraso egin zituzten, Siriako Erregimena babesteagatik.

41 pertsona hil dituzte Beiruten (Libano), atentatu suizida batean. Argazkia: EFE
41 pertsona hil dituzte Beiruten (Libano), atentatu suizida batean. Argazkia: EFE
41 hildako Beiruten, Estatu Islamikoaren atentatu batean

1:00

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 41 pertsona hil dituzte, eta 200 zauritu, Beiruteko (Libano) auzo xiita batean egindako atentatu suizida batean, Gurutze Gorriak jakinarazi duenez.

Estatu Islamikoak bere gain hartu du atentatua.

The Daily Star egunkari libanoarraren arabera, bi gizon inmolatu egin dira Burj al Barajne auzoan, merkataritza-gune baten sarreran. Auzune horretan etxebizitzak eta dendak daude batik bat, eta Hezbollah indartsu da bertan.

Kalte materialak ere oso handiak izan dira, eta Segurtasun Indarrek segurtasun eremua ezarri dute, herritarrak merkataritza-gunean sar ez daitezen.

2014ko ekainetik Beiruten jazotako lehen atentatua izan da. Egun hartan, jeneral bat hil zuten, bonba auto bat zartarazita.

2013an, Hezbollahren aurkako hainbat eraso egin zituzten, Sirian Bashar al Assaden Gobernua babesteagatik.

Libano presidente barik dago iazko maiatzaren 25etik, Parlamentuan gehiengoa diren bi alderdien arteko tirabiren ondorioz. Horietako bat Siriako Erregimenaren aldekoa da, eta, bestea, aurkakoa.

Aginte hutsune horren ondorioz, hainbat arazo sozial sortu dira, hala nola duela bi hilabete jazotako zaborren krisia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Atentatuak albisteak Ekialde Hurbila gaur Azken ordukoa Libanon Gaurko azken ordukoa