Mundua -

Garaipen eztabaidaezina

Myanmarko Parlamentuan gehiengo osoa lortu du Suu Kyiren alderdiak

NLDk 348 eserleku lortu ditu. Parlamentuko bi ganberetan, 329 ordezkari behar dira gehiengo osoa eskuratzeko. Beraz, sekulako garaipena lortu du Suu Kyik.

LND alderdiaren jarraitzaileak emaitzak ospatzen, Rangunen (Myanmar). Argazkia: EFE
LND alderdiaren jarraitzaileak emaitzak ospatzen, Rangunen (Myanmar). Argazkia: EFE
LND alderdiaren jarraitzaileak emaitzak ospatzen, Rangunen (Myanmar). Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aung San Suu Kyi Nobel saridunaren Liga Nazional Demokratikoak (LND) Myanmarreko Parlamentuan gehiengo osoa izango du, hauteskunde batzordeak gaur baieztatu duenez. Hala, presidente berria aukeratzeko eserleku nahiko izango ditu.

NLDk 348 eserleku lortu ditu. Parlamentuko bi ganberetan 329 ordezkari behar dira gehiengo osoa eskuratzeko. Beraz, sekulako garaipena lortu du, Irrawaddy News bertako egunkariak jakitera eman duenez. Hortaz, erreforma demokratikoak eta ekonomikoak bideratzeko gaitasuna izango du.

Azken 25 urteetan aurreneko hauteskunde askeak egin zituzten igandean, baina hauteskunde batzordeak ez ditu oraindik behin betiko emaitzak argitaratu. Hala ere, Suu Kyiren alderdiaren garaipena eztabaidaezina dela baieztatu du.

Adiskidetze nazionala

Oposizioko buruzagiak hiru gutun bidali zizkien ostegunean Thein Sein presidenteari, Min Aung Hlaing Armadako buruari eta Shwe Mann Parlamentuko presidenteari. Idatzietan, ?adiskidetze nazionala? lortzeko pausoak emateko prest azaldu zen Suu Kyi.

LNDk Gobernua osatzeko aukera duenean, presidenteak ?agintea izateari utziko? diola esan du behin baino gehiagotan oposizioko buruak. Erabakiak berak hartuko dituela berretsi du Suu Kyik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko azken ordukoa