Mundua -

Hautenkundeen bigarren itzulia

Argentinak Kirchnertarren ondorengoa hautatuko du

Daniel Scioli eta Mauricio Macri hautagaiek hauteskundeen bigarren itzulian lehiatuko dute nor biziko den Etxe Arrosan.

Daniel Scioli, Argentinako lehendakaritzarako hautagaia. Argazkia: EFE
Daniel Scioli, Argentinako lehendakaritzarako hautagaia. Argazkia: EFE
Daniel Scioli, Argentinako lehendakaritzarako hautagaia. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hauteslekuek 8:00etan ireki dituzte igande honetan ateak Argentinan. Egun historikoa izango dute herrialde horretan, zeren lehen aldiz bi hautagaik bigarren itzulian erabakiko dute nor egongo den Etxe Arrosan datozen lau urteetan.

32 milioi argentinar baino gehiago daude hautetsontzietatik igarotzera deituta. Bi aukera dituzte mahaigainean: nortasun propioa duen jarraipenaren aldeko hautua egitea (Daniel Scioli ofizialista) edota berrikuntza irudikatzen duen hautagai opositorea (Mauricio Macri) aukeratzea. Urriaren 25ean egin zen lehenengo itzulian, Scioli gailendu zen botoen % 37arekin. Macrik, aldiz, bozen % 35 eskuratu zituen.

19:00etan itxiko dituzte hauteslekuak (23:00etan hemen), eta espero dute aurreneko lehen emaitza ofizialak 19:30etik aurrera izatea.

Igande honetako bozketak Argentinan inoiz izan duten kanpaina bizienari emango dio amaiera. Horren arrazoiak bi izan dira: bata, aurreko itzulian hautagai Kichnerzaleak lortu zituen emaitza estuak, eta, bestea, lehendabiziko aldiz ez delako Kirchner bat egongo bozetan.

Jendearen aurrean Sciolik garaipen berri bat ospatu bazuen arren (aurreko itzulia irabazi eta gero), alderdiaren barruan alarma guztiak piztu ziren, agintean dagoen Garaipenerako Frontea Etxe Arrosatik kanpo geratzeko benetako arriskua ikusi zutelako.

Hautetsontziek agertu zuten epaia Alda dezagun alderdiaren aurreikuspenak gainditu zituen. Macriren helburu nagusiena horixe bera zen: Sciolik lehendabiziko itzulian presidentetza ez eskuratzea eta Sergio Massa oposiziogilearen aurretik geratzea, bigarren itzulira pasatu ahal izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Albisteak