Mundua -
Suitza
Bost urteko kartzela-zigorra Falcianirentzat espioitza ekonomikoagatik
Suitzako auzitegi batek ezarri dio zigorra; alabaina, ez da kartzelara joango, Frantzian bizi baita eta ez dute handik estraditatuko.
Agentziak | Erredakzioa
Suitzako auzitegi batek Hervé Falcianiri (HSBC banku suitzarreko informatikari ohia)bost urteko kartzela-zigorra ezarri dio bezeroei buruzko informazio pribatua filtratzeagatik, ustezko iruzur fiskalak eta kapital zuritzeak argitara eramateko asmoz.
Falciani espioitza industrialagatik kondenatu dute, inguarabar astungarriekin. Hala jakinarazi du banketxeak berak, epaia txalotzeaz gainera. Dena dela, ez da kartzelara joango, Frantzian bizi baita eta ez dute handik estraditatuko.
HSBC banketxearen Suitzako filiala jomugan egon da 2008tik. Urte horretan, bertan lan egiten zuen informatikari ohi batek Genevatik alde egin zuen 'Swissleaks' famatuko fitxategiekin. Hedabideei 'Falciani zerrenda' igorri zien, ustezko zerga-iheslez osatutakoa, eta, Le Monde egunkariaren arabera, 100.000 bezero baino gehiagoren izenak plazaratu zituen.