Publizitatea
Itxi

2015/02/10

08:26

Politika

Kapital-ihesa

'Falciani zerrenda'ren gakoak

Erredakzioa

Zer da, nortzuk ageri dira, zeintzuk ustezko delitu egin dituzte eta 'Falciani zerrenda'ren inguruko beste galdera batzuk.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Zer da?

Herve Falciani 2008n HSBC banku britainiarreko Suitzako filialean informatikari lanak egiten zituenak filtratutako dokumentua da 'Falciani zerrenda'. Munduko 203 herrialdeetako 106.000 bezerok, tartean pertsona ezagunak, 100.000 milioi dolar ezkutatu zituzten banketxe honetan. Falcianik 2008an jakinarazi zizkion datuak Frantziako Gobernuari, eta honek herrialdeko aginte fiskalaren esku utzi zituen, ikerketa egin zezan.

Zergatik izan dugu orain bere berri?

Le Monde Frantziako egunkariak dokumentuen kopia eskuratu eta Ikerketa Kazetarien Nazioarteko Partzuergoarekin (ingelesez, ICIJ) partekatu du. Bien artean ikerketa egin dute.

Aurrez, Frantziako ogasun arduradunek Espainiako Gobernuari jakinarazi zizkiten datuok kapital-ihesaren inguruko ikerketa egiteko, baina orduko hartan, bezeroen izen-abizenak kaleratzaren kontra agertu zen Espainiako Ogasuna.

Datuak epe ezberdineei dagozkion hiru artxibo mota ezberdinetatik daude aterata. Horietako batean, bezeroak eta zegozkien konu pribatuak ageri dira, gehienak 1988tik 2007ra doan epeari dagozkionak. Bigarrenean, 2006-2007 urteen artean kontuen kopuru maximoa dago. Hirugarrena 2005ean bezeroek bankuko langileekin izandako harremanen bilduma da.

Nortzuk ageri dira?

Zerrendan ageri diren pertsona ezagunetako batzuk hauek dira: Emilio Botin Santander Bankuko presidentea zena, Fernando Alonso 1 Formulako pilotua, Jordi Pujol Kataluniako presidente ohiaren familia, ABC egunkaria sortu zuen Luca de Tena familia eta Alfons Godall FC Barcelona futbol-taldeko presidenteordea, Joan Laportaren garaian.

Nazioartean oso ezagunak diren beste izen batzuk ere daude zerrendan: Mohammed VI. Marokoko erregea, Abdala II.a Jordaniako erregea, Michael Schumacher pilotua, Valentino Rossi pilotua, Elle MacPherson modeloa, Marat Safin tenis-jokalaria, Heikki Kovalainen pilotua, David Bowie eta Tina Turner abeslariak, Flavio Briatore enpresaburua, Christian Slater aktorea eta Valentino diseinatzailea.

Enpresa, noblezia, politika eta ikuskizunen munduko lagunak ez ezik, droga eta diamante trafikatzaileak eta 'gerraren gizonak' ere ageri dira zerrendan.

Espainiari dagokionez, Cristobal Montoro Ogasun eta Administrazio Publikoen ministroak jakinarazi duenez, zerrendan dauden Espainiako herritarren kontura "egin beharrekoak egin ditu aurreko legegintzaldian" Zerga Administrazioko Estatu Agentziak.

Are, Estatu Agentziak legegintzaldi honetan egiten ari denarekin alderatuta, zerrenda hau "aperitiboa baino ez" dela nabarmendu du. Izan ere, aurreratu duenez, "hamarnaka mila izen daude Agentziaren ordenagailuetan".

Zerrendan agertzeagatik, delitua egin dute HSBCko bezero horiek?

Ikerketa Kazetarien Nazioarteko Partzuergoaren (ICIJ) arabera, Suitzan kontua edukitzeak ez du esan nahi dirutzaren legez kanpoko erabilera egin denik, beraz, zerrendan ageri diren guztiek ez dute zertan Legea urratu behar izan.

Marcos Garcia Rey ICIJeko kideak Radio Euskadiri azaldu dionez, Suitzan kontua dutenek bi arrazoirengatik egiten dute: "dirua zuritzeko edo zergak ez ordaintzeko. Kontrakoa dioena, gezurretan ari da", erantsi du.

Nongoak dira Suitzan kontu gehien dituzten bezeroak?

HSBC banketxearen Suitzako filialean Suitzako herritarrek dituzte kontu gehien (11.235 bezerok), ondoren Frantzia (9.187), Erresuma Batuak (8.844), Brasil (8.667) eta Italia (7.499) ageri dira.

Espainia 12. postuan dago, 2.694 bezerorekin.

Zeintzuk herrialde dituzte kontu gehien?

Suitza da denetan buru (31.200 milioi dolar), Erresuma Batua (21.700 milioi dolar), Venezuela (14,8 milioi dolar), AEB (13,4 milioi dolar) eta Frantzia (12,5 milioi dolar).

Espainian, El Confidencial egunkariak emandako datuen arabera, Espainiarekin nolabaiteko harremana duten 4.000 lagun daude. 2006-2007 urteen artean 2.317 milioi dolar gorde zituzten HSBCko banketxean.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Iruzurrak
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena