Mundua -

Afrikara bidaia

Jainkoari leiala izanez munduan ez dagoen bakea eskaini du Frantziskok

Jainkoari leiala izanda, fedearen bidez, "munduak eskaini ezin dezakeen bakea" lortzeko gonbitea egin du Frantzisko aita santuak, Namugongon, Kenian.

Aita Santua, Ugandan Argazkia: EFE
Aita Santua, Ugandan Argazkia: EFE
Aita santua: 'Atseginez betetako bizitzak ez du poztasunik ekarriko'

3:12

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Atseginez betetako bizitza eta botereak ez dute poztasunik eta bake iraunkorrik eskaintzen. Jainkoari leiala izateak, zintzotasunak eta besteen ongizatearen kezkak emango digute munduak eskaini ezin dezakeen bakea", adierazi du aita santuak.

Halere, zehaztasuna egin du Frantziskok, eta hori hala izanda ere "munduko gauzengatik kezka izaten" jarraitu behar dugula gaineratu du, "ez dugulako bakarrik etorkizunera begiratu behar".

"Ikuspuntu horrek mundu honetako bizitzako helburua zehazten laguntzen digu eta beharra dutenei gerturatzea ahalbideratzen digu, besteei elkartasuna adieraztea”, defenditu du.

Bestalde, Ugandako Elizari zuzendu zaio aita santua bikote gazteak ezkontzarako prestatzeko, eta gurasoei eskatu die euren seme-alabei fedea transmititzen lehenak izan daitezen. Estatuen batasuna aldarrikatu du aita santuak eta herrialdeen arteko tolerantzia galdegin.

Halaber, Ugandako martir anglikanoak izan ditu gogoan, oso gazte izanda bizitza galdu zutelako Ebanjelioa defenditzeko. Gazte hauen jokabidea lagunen artean, familiarekin, lanean eta oro har gizartean eredugarri dela azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrikako berriak Munduko albisteak 2024 Aita santua bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Gotzain Biltzarraren albisteak gaur