Mundua -

Bidaia ofiziala

Aita Santua Afrikatik itzuli da, erlijioen batasuna aldarrikatu ostean

Aita santuak lehenengo aldiz hitz egin du meskita batean, eta "bake" eta "bizikidetza" mezua zabaldu nahi izan du Afrika Erdiko Errepublikan, Kenyan eta Ugandan.

Frantzisko Aita Santua Afrikan
Frantzisko Aita Santua Afrikan
Bangiko meskita bisitatu du Frantzisko aita santuak

1:17

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantzisko aita santua Afrika Erdiko Errepublikatik Erromara itzuli da, Afrikara egin duen lehenengo bidaia ofizialari amaiera emanez, eta sei egunez hiru herrialde bisitatu ostean (Afrika Erdiko Errepublika, Uganda eta Kenya).

Aita santuaren bisitarako aparteko segurtasun neurriak ezarri behar izan dituzte Afrika Erdiko Errepublikan; izan ere, duela bi urtetik gatazka latza bizi dute milizia kristauek eta musulmanek, eta milaka dira hil dituzten pertsonak.

Aita santuak "bake" eta "bizikidetza" mezua zabaldu nahi izan du hiru herrialdeetan, indarkeria eta giza eskubideen urraketa nagusitzen ari delako, Afrika Erdiko Errepublikan bereziki.

Frantzisko aita santuak "elkarrizketa" eskatu die kristau eta musulman komunitateei, hildakoez gain, milioi bat errefuxiatu ere eragin baititu gatazkak.

Hala, Frantziskok hitzaldia eman du Banguin kristauen eta musulmanen "batasuna" aldarrikatzeko, eta indarkeriari eta gorrotoari "ez" esateko, jainkoaren izenean "interes partikularrak" defendatzen dituztelako.

"Elkartuta egon beharra daukagu, jainkoaren irudia desitxuratzen duten ekintzak, datozen tokitik datozela, eteteko. Izan ere, funtsean, interes partikularren defentsa da helburua, guztion onuraren kontra. Elkarrekin esan diezaiogun ezetz gorrotoari, mendekuari, indarkeriari. Jainkoa bakea da, salam", azpimarratu du.

Aita santua gaur goizean bildu da musulmanekin, eta hitzaldia eman du meskita baten barruan, lehen aldiz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrikako berriak Frantzia bideoak Aita santua Biografia Jorge Mario Bergoglio Gaurko azken ordukoa Erlijioa azken ordukoa Gotzain Biltzarraren albisteak gaur