Mundua -
ESTATU ISLAMIKOA
Frantzian zauritutako irakasleak asmatu egin zuen eraso jihadista
Zauriak berak bere buruari egin dizkiola aitortu du gizonezkoak, hasieran jihadista batek eraso ziola esan bazuen ere.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Frantzian ustez jihadista batek erasotako irakasleak aitortu egin du dena asmatu egin duela, eta berak egin dizkiola zauriak bere buruari.
Irakasleak hasieran azaldutakoaren arabera, Estatu Islamikoaren aldeko aldarriak oihukatzen ari zen pertsona batek eraso egin zion arma zuriz. Ondorioz, gizonezkoa (45 urte) ospitalera eraman behar izan zuten.
Orain, baina, irakasleak aitortu egin du berak egin zizkiola zauriak bere buruari, ‘Le Monde’ egunkariak jakinarazi duenez.
Parisko Polizia Judizialak ikerketa abiatu zuen, gertatutakoa eraso terrorista izan zitekeelakoan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea