Mundua -
Asteartean egitekoa zen
Errusiak bertan behera utzi du Putinen eta Erdoganen arteko bilera
Errusiak eta Turkiak asteartean bilera egin behar zuten San Petersburgon, hala erabaki zuten G20aren azaroko goi-bileran.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Errusiako agintariek bertan behera utzi dute Errusiak eta Turkiak astearte honetan San Petersburgon egitekoa zuten bilera. Vladimir Putin eta Recep Tayyip Erdogan, hurrenez hurren, Errusiako eta Turkiako presidenteek parte hartu behar zuten bileran. Bertan behera geldituta, ordea, agerian gelditu da bi herrialdeen arteko harremanen okertzea.
"Ez, ez da egingo. Ez dago aurreikusita", azaldu du Dimitri Peskov Kremlingo bozeramaileak Itar-Tass albiste agentziari eginiko adierazpenetan.
Ostegunean Kommersant egunkari errusiarrak aurreratu zuen litekeena zela bilera ezeztatzea eta Turkiak azaroaren 24an hegazkin errusiar bat bota izanarekin lotu zuen.
Putinek eta Erdoganen G20aren azaroko goi-bileran adostu zuten abenduaren 15eko San Petersburgoko bilera.
Errusiaren eta Turkiaren arteko harremanak nabarmen okertu dira Turkiak Errusiako hegazkin bat bota zuenetik. Ankarak salatu duenez, Errusiako hegazkina Turkiako aire eremuan sartu zen; aitzitik, Errusiak ziurtatu du ne oro Siriako aire eremuan egon zela hegazkina.
Turkiaren aliatu estrategiko eta energia hornitzaile nagusia zen Errusia, nahiz eta Siriarekiko iritzi kontrajarriak izan. Hala eta guztiz ere, Turkiak Errusiako hegazkin bat bota zuenetik, Moskuk isun ekonomikoak ezarri dizkio Turkiari.