Mundua -
Beste 26 laguntzaren zain dira
Hondartutako hamar bat ontzi askatu dituzte Baltikoan
Zirkulazioa eragotzi du egun Botniako golkoan den eguraldiak, Suedia eta Finlandia artean.
Erredakzioa
Itsaso Baltikoan izotza dela-eta hondartu ziren hamar bat ontzi aske utzi dituzte. Bien bitartean, beste 26 itsasontzi laguntzaren zain dira Botniako golkoan, gaur Suediako Itsas Administrazioak BBC kateari jakitera eman dionez.
50 bat ontzi, horien artean 2.500 bidaiari baino gehiago zeramatzaten bi ferry, hondartu egin ziren atzo Itsaso Baltikoan, Suedia eta Finlandia artean, izotzaren ondorioz, Finlandiako eta Suediako komunikabideek jakitera eman zutenez.
Amorella eta Finfellow bi ferryek talka egin zuten, izotz zatiei iskin egiten saiatu zirenean, TT Suediako albiste-agentziak jakitera eman zuenez. Bi ferryak aske utzi dituzte ontzi izotz-hausleek.
haize bortitzak