Mundua -
Tiroketa
Pentagonoan tirokatu zuenak sistemaren kontrako bideo bat utzi zuen
Joseph Andrew Stackek gidatzen zuen hegazkin txikia gobernu federalak Austinen (Texas) duen eraikin baten kontra jo eta hiru astera jazo da tiroketa.
Erredakzioa
Pentagonotik hurbil tirokatu eta Poliziarekin izandako liskarrean hil zen gizonak, Amerikako Estatu Batuetako sistema politikoaren kontrako bideo bat grabatu zuen, adierazi du ABC telebista kateak.
John Patrick Bedellek 36 urte zituen eta Hollistergen (Kalifornia) bizi zen. Buruan tiro bat jaso eta George Washington ospitalean hil zen atzo gauean.
"Sistema politikoak, non gezurrak ohikoak diren eta boterea izateko neurri bakarra den, pertsonen eta komunitateen baloreei eraso egiten die behin eta berriro", adierazi du Bedellek bere bideoan.
Ohar suizida bat idatzi ostean, Joseph Andrew Stackek gidatzen zuen hegazkin txikia gobernu federalak Austinen (Texas) duen eraikin baten kontra jo eta hiru astera jazo da tiroketa.
Bedellen bideoaren inguruan mintzatu dira Poliziak erasoa egiteko arrazoi terroristarik zuela baztertu ostean.