Mundua -

Hauteskundeak

Erasoak izan arren Irakeko hauteskundeak normaltasunez amaitu dira

Hautestontziak irekita egon diren bitartean, indar ertaineko hainbat atentatu jazo dira eta, momentuz, 38 pertsona hil eta beste 80 zauritu dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dagoeneko Irakeko Parlamentu berria aukeratzeko hautestontziak itxi eta botoen zenbaketarekin hasi dira. Irakek hautestontziak zabaldu ditu eta goizeko 07:00ak aldera (04:00 GMT) herritarrek botoak ematen hasi dira Parlamentu berriko hurrengo koalizioa aukeratzeko. Antza, goizeko erasoen ostean, Iraken tentsioa murriztu egin da.

Botaketak 12 ordu iraun ditu eta herrialde osoan banatutako 9.000 hauteslekutan banatutako 50.000 hautestontzitan egin da. 18,9 milioi lagunek izan dute hauteskundeetan parte hartzeko eskubidea.

Segurtasun neurri bereziak

Hauteskundeak segurtasun neurrien artean egin da. Izan ere, Al Kaidarekin harremana duen koalizio terrorista batek hauteskundeak galaraztearekin mehatxua egin du eta azken egunetan hainbat eraso egin ditu Bagdaden eta barneko beste herrialde batzuetan.

Irakeko autoritateek ibilgailuak zirkulatzeko debekua bertan behera utzi dute. Izan ere, atzo gauetik eta astelehenera arte, ibilgailuek ezin dute zirkulatu.

Al Iraqia katearen arabera, neurri hau indarrean jarri dute estatu osoan, Ninive probintzian izan ezik. Bertan gizon armatuen eta segurtasun indarren arteko liskarrak jazo dira.

Dena den, soilik turismoek eta ibilgailu txikiek dute zirkulatzeko baimena.

38 hildako eta 80 zauritu

Hautestontziak irekita egon diren bitartean, indar ertaineko hainbat atentatu jazo dira eta, momentuz, 38 pertsona hil eta beste 80 zauritu dira.

6.000 hautagai, 325 aulki

6.000 hautagaik inguru Parlamentuko 325 aulkiak betetzeko lehian izango dira. Parlamentuak koalizio berria eta presidentea eta presidente ordea aukeratuko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea