Mundua -

Pakistan

Gutxienez 12 hildako eta 65 zauritu atentatu batean, Lahoren

Pertsona batek 300 kilo lehergailu zeramatzan bere autoa Ikerkuntza Federaleko Agentziaren aurka jo du eta ondorioz, bi eraikin eraitsi dira. Biktima gehiagoren bila dabiltza.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 12 lagun hil eta beste 65 zauritu dira segurtasun agentzia baten kontra izandako atentatuan Lahore hirian (Pakistaneko ekialdean), iturri polizialek jakinarazi dutenez.

Ezbeharra 8:15ak (tokiko ordua) aldera jazo da Lahoreko erdiguneko auzo batean. Ikerkuntza Federaleko Agentziaren (FIA) bulegoak daude bertan eta galdeketak egiteko lekua zen.

Iturri berdinen arabera, bere buruaz beste egin duen pertsona batek 300 kilo lehergailu zeramatzan autoa FIAren sarreraren kontra jo du eta leherketaren ondorioz, agentziaren bi eraikin ia guztiz eraitsi dira.

2,5 metroko sakonera eta sei eta bederatzi metro arteko diametroa duen zuloa utzi du leherketak eta gertuko hogei bat eraikinetan kalte larriak eragin ditu, hainbat hedabide pakistandarrek jakinarazi dutenez.

65 lagun zauritu dira, horietako 30 larriki, eta erreskate taldeak biktima gehiagoren bila dabiltza.

Lahoreko erakunde horrek 2008tik jasaten duen hirugarren erasoa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea