Mundua -

Oposizioaren gehiengoa

Ezinegona Venezuelan, Parlamentua osatu baino ordu batzuk lehenago

Henry Ramos Allup Asanblada Nazionaleko presidente berria batzorde parlamentarioen egoitzan sartzen saiatu da, baina bertako zaindari batek eragotzi dio.

Venezuelako Asanblada Nazionala. Argazkia: EFE
Venezuelako Asanblada Nazionala. Argazkia: EFE
Venezuelako Asanblada Nazionala. Argazkia: EFE

EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Parlamentu berria osatzeko orduak falta direnean ezinegona nagusi da Venezuelan. Oposizioak gehiengoa izango du erakundean, baina Banku Zentralaren mesedetan eskumenak murriztu dizkiote dagoeneko, lege erreforma batekin.

Henry Ramos Allup Asanblada Nazionaleko presidente berria batzorde parlamentarioen egoitzan sartzen saiatu da, baina bertako zaindari batek eragotzi dio. Oposizioko 112 diputatuk Ramos izendatu zuten igandean.

Iraganean parlamentari gisa egindako kudeaketan aurrezkien balantzea eskatu nahi zuen diputatuak, baina Parlamentuko atea zaintzen ari zen "morroi" batek ezin zitekeela sartu esan zion. Horregatik, "zuhurtzia eta sosegu handiz" alde egitea erabaki zuen.

Alde egiteko erabakia hartu zuenean, chavistek ustez Ramos Allup iraindu zuten. Hala, diputatuaren ibilgailua kolpekatu zuten.

Nahiz eta Justizia Auzitegi Nagusiak lau diputaturen izendapena (oposizioko hiru eta chavista bat) bertan behera utzi, 112 hautetsiak Parlamentua osatzeko ekitaldian izango direla berriro esan du Ramos Allupek. Auzitegi horrek "legitimitaterik" ez duela adierazi du Allupek.

Henry Ramos Allup Venezuelako Parlamentuaren presidentea efe

Henry Ramos Allup Asanblada Nazionaleko presidente berria. Argazkia: EFE

Bi aldeetako jarraitzaileak Parlamentuaren osatzeko ekitaldian

Asanblada Nazional berria osatzeko ekitaldian, diputatuak laguntzeko eskatu diete Ramos Allupek eta buruzagi chavistek jarraitzaileei.

Parlamentuaren egoitzara arte, kaleetan barrena, diputatuak laguntzeko eskatu die Batasun Demokratikoaren Mahaiak (MUD) boto-emaileei. Era berean, gauean Venezuelako bandera etxebizitzetan altxatzeko eskatu du, "jaieguna" izango delako.

Bestalde, ekitaldi berean laguntzeko eskatu diete diputatu chavistek jarraitzaileei. Gainera, ordezkari chavistek "iraultza bolivarianoaren lorpenak" defendatuko dituztela agindu dute.

Diputatuak laguntzeko eskatu die Madurok chavistei, baina bakean eta "probokazioetan erori gabe". "Larrialdi nazionaleko" dekretua aurrera ateratzeko Asanblada berriaren babesa eskatu du agintariak, "ekonomiaren gai nagusiei" eusteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguneko albisteak Venezuela