Mundua -

Bahiketa

De la Vega: "Alicia ondo dago, eta Bartzelonara bidean dago"

Azaroaren 29an Mauritanian bahitu zuten. Gaur, Alicia Gamez kooperante kataluniarra askatu egin dute Malin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Teresa Fernandez de la Vega Espainiako Gobernuako presidente ordeak Alicia Gamez Kataluinako kooperantea aske utzi dutela baieztatu du gaur eguerdian. Hiru hilabetez bahituta izan dute. "Ondo dago", eta Bartzelonara bidean dago.

Hedabideen aurrean azaldu duenez, De la Vegak berak Alicia Gamez-ekin hitz egitea lortu du gaur goizean. Bartzelonara bidean doa, familiar batekin.

Oraindik beste bi kooperante daude Al Quaedaren esku. Honen inguruan, Espainiako Gobernuko presidente ordeak esan du "hirurak etxean egotea" nahiko lukeela. Gamezen askatasuna Gobernuak egindako gestioei esker lortu dela nabarmendu du.

Espainiako Gobernuak "atsedenik gabe" beste bi kooperanteak askatzeko lan egingo duela esan du. "Ahalik eta lasterren izatea espero dugu", gaineratu du.

Azaroaren 29an Mauritanian bahitutako Alicia Gamez kooperante kataluniarra askatu egin dute Malin. Harekin batera bahitu zituzten Albert Vilalta eta Roque Pascual Barcelona Accio Solidaria GKEko kideek, berriz, Al Kaidaren esku jarraitzen dute.

Soraya Rodriguez Kooperaziorako Estatu idazkaria bertaratu da Afrikako herrialdera Gobernuaren ordezkari gisa, izan ere, uneoro bahituen senideekin harremanetan egon den pertsona da bera.

Rodriguez Maria Teresa Fernandez de la Vega Espainiako presidenteordearekin eta Gamezen senideekin bildu zen atzo Afrikara bidaiatu baino lehenago, eta emakumea berehala askatuko zutela iragarri zien.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea