Mundua -

Iran

Iranek arma nuklearraren bila jarraituko duela uste du Israelek

Benjamin Netanjahu lehen ministroaren  arabera, Iranek arma nuklearrak garatzeko eta terrorismoa hedatzen jarraitzeko lan egingo du.

Agentziak / Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israelek ez du begi onez ikusi AEBk, NBEk eta EBk Irani zigorrak kendu izana. IAEAk jakinarazi du Iranek bete dituela programa nuklearraren inguruko akordioan hartutako konpromisoak, eta horren automatikoki ekarri du herrialdeari ezarritako zigorrak kentzea.

Nazioartearentzat egun garrantzitsua zela esan zuen atzo IAEAko zuzendariak, baina bestelako iritzia du presidente israeldarrak: “Akordio nuklearra izenpetu badu ere, Iranek ez du amore emango arma nuklearrak izan arte eta Ekialde Hurbileko egonkortasunari kalte egiten jarraituko du, terrorismoa zabaltzen, nazioartean dituen betebeharrak bete barik”.

Akordioa betetzen ari dela ziurtatzeko lanean jarraituko duela adierazi du, eta atzematen duen edozein “bortxaketa” salatuko duela iragarri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iran albisteak Israel albisteak azken ordukoa