Mundua -

Erresuma Batuaren ikerketa

Putinek 'segur aski' Litvinenkoren hilketa agindu zuen

Robert Owen epaileak agiri batean azaldu duenez, Andrei Lugovoi eta Dmitri Kovtun Errusiako espioi ohiak Litvinenkorekin bildu ziren te kikara pozoitua edan zuenean.

Marina Litvinenko, hildako espioiaren alarguna. Argazkia: EFE
Marina Litvinenko, hildako espioiaren alarguna. Argazkia: EFE
Litvinenko hilketaren ikerketa publikoak Putin seinalatu du

1:21

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Vladimir Putin Errusiako presidenteak Alexander Litvinenko espioi ohiaren hilketa agindu zuen “seguruenik”, Erresuma Batuak egindako ikerketa publikoaren arabera. Agente ohia Londresen pozoitu zuten, 2006an.

Litvinenko 43 urte zituela hil zen Londresen, 2006ko azaroan. Errusiako Gobernuarekin kritikoa zen. Londreseko hotel batean ustez te kutsatua edan eta hiru aste geroago hil zen.

Putinek bera hiltzea agindu zuela salatu zuen espioi ohiak ohean. Kremlinek beti ukatu du. Litvinenkoren familia eta abokatuen hitzetan, Errusiako agintarien inplikazioa “eraso nuklearra” azaltzeko modu bakarra da.

Marina Litvinenko, hildako espioiaren alarguna, “oso pozik” agertu da Erresuma Batuko Justiziaren erabakiarekin.

Hala, Errusiako presidenteak “segur aski” Litvinenko hiltzeko agindua eman zuela ondorioztatu du gaur Robert Owen epaileak. Litvinenko Polonio 210 substantzia erradiaktiboarekin pozoitu zuten.

300 orrialdeko agiri batean azaldu duenez, Andrei Lugovoi eta Dmitri Kovtun Errusiako espioi ohiak Litvinenkorekin bildu ziren te kikara edan zuenean. Bi zelatariek FSB Errusiako inteligentzia zerbitzuen aginduak obeditu zituztela azaldu du magistratuak.

Andrei Lugovoi eta Dmitri Kovtun Errusiako espioi ohiak. Argazkia: EFE

2000ko azaroan Londresera heldu zenean asilo politikoa eskatu zuen Litvinenkok. Erresuma Batuko herritartasuna lortu eta MI6 zerbitzu sekretuetan lan egin zuen.

Errusiako espioi ohia Lugovoi eta Kovtunekin Milennium hotelean bildu zen, Mayfair auzoan, te pozoitua hartu zuen egunean.

Owenek lekukoak eta aldeen argudioak, Litvinenkoren senitartekoenak tartean, entzun zituen 2015eko urtarrilaren 27tik ekainaren 31 bitartean.

Erresuma Batuko Gobernuak ezarritako baldintzen arabera, Owenek ezin du inor auzipetu, heriotzaren nondik norakoak eta ustezko erantzukizuna argitzera mugatu behar du.

Ikerketa “politizaturik” dagoela uste du Moskuk

Bestalde, hilketaren ikerketa “politizaturik” dagoela esan du Errusiako Atzerri Ministerioak.

“Agiriaren edukia aztertzeko denbora behar dugu, noski, eta ondoren balorazio bat egingo dugu”, adierazi du Maria Zajarova Ministerioko bozeramaileak. Hala ere, Moskuk ikerketa “inpartzialik” espero ez zuela erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko azken ordukoa Delituak Espioitza Erresuma Batua albisteak