Mundua -

AFRIKA

Beste ebola kasu bat atzeman dute Sierra Leonan

Joan den astean, Munduko Osasun Erakundeak ebola gabeko eremu izendatu zuen Afrika. Ordutik, ebolak kutsatutako bi kasu atzeman dituzte.

Pasa den astean, Munduko Osasun Erakundeak ebola gabeko eremu izendatu zuen Afrika.
Pasa den astean, Munduko Osasun Erakundeak ebola gabeko eremu izendatu zuen Afrika.
Pasa den astean, Munduko Osasun Erakundeak ebola gabeko eremu izendatu zuen Afrika.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ebolaren birusak kutsatutako kasu berri bat atzeman dute Sierra Leonan, Afrikan. Gregory Hartl Munduko Osasun Erakundearen bozeramaileak baieztatu du kasua.

Joan den astean, urtarrilaren 14an, Munduko Osasun Erakundeak ebola gabeko eremu izendatu zuen Afrika. Dena dela, kontuz jokatu behar dela ohartarazi zuen, kasu berriak agertzeko arriskua egon badagoelako. Hori esan eta hurrengo egunean bertan, emakume bat hil zen Sierra Leonan, ebolak jota.

Hartlek gaur jakitera eman duenez, hildako emakume horren izeba bat da orain gaixorik dagoena; itxuraz, iloba zaindu zuen gaixoaldiaren lehen egunetan. Behin gaixotasuna atzemanda, isolatu egin dute bigarren emakume hori, eta tratamendua jasotzen ari da.

Halaber, joan den astean hildako emakumearekin kontaktua izan zuten 150 lagun identifikatu dituzte, eta kontrolpean daude guztiak, Munduko Osasun Erakundearen arabera.

Gaixotasunaren zantzurik atzemanez gero, berehala hartuko dituztela neurriak ziurtatu dute. Oraingoz, badaezpadako neurri gisa, txertoa jarri diete guztiei, immunizatzeko.

Ebola gaitza ez da kutsakorra, gaixoak sintomak agertu arte. Ebolaren azken agerraldi honen sorburua ikertzen ari da Munduko Osasun Erakundea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrikako berriak Munduko albisteak 2024 Gaixotasunak bideoak Ebola bideoak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Munduko Osasun Erakundearen albisteak