Mundua -

polizia operazioa

Hiru ustezko jihadista atxilotu dituzte Alemanian

Antza denez, atzemandakoek atentatua egin nahi zuten Berlinen, Alexanderplatz plazan.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alemaniako Poliziak hiru pertsona atxilotu ditu gaur hiru estatutan (Berlin, Ipar Renania-Westfalia eta Behe Saxonia) talde jihadista baten aurka abiatutako sarekada batean. Estatu Islamikoarekin lotura izatea eta atentatuak prestatzea egotzi diete.

Fiskaltzaren arabera, atzemandakoek Berlinen atentatua egiteko asmoa zuten, eta Bild egunkariak gaineratu du Alexanderplatz plaza zela euren helburua.

Antza denez, atxilotuetako batek prestakuntza militarra jaso du Sirian, eta Aljeriako agintariek ere atxilotu nahi zuten, Estatu Islamikoko kidea delakoan.

Segurtasun Indarrak beste susmagarri baten bila ari dira Hannoverren, Belgikako talde jihadistekin lotura ei baitu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Alemania Atentatuak Estatu islamiarra berriak Jihadismoa albisteak Gaurko azken ordukoa